Niri buruz




Euskal Herriko Unibertsitatean Informazio Zientzietan hezita komunikologoa naiz multimedia ekoizpenean espezialitatua.

Iruñean jaio nintzen 1980ko udan eta haurtzaroa hiriburuko iparrerako ibar bateko ibaietan eta basoetan jolasten eman nuen, informatika zalateasunarekin bat egiten nuen jarduera. 1998an GNU / Linux instalatu nuen ordenagailuan eta gaur ene ordenagailuetako sistema eragile bakarra da.

Ikasketak aukeratzeko asmorekin asteburu oso bat pasatu nuen Pirinoetan potzuetan sartu-irten ideiak errefreskateko, azkenean komunikazio profesionala saiatzen deliberatu nuen eta horretan tematuta jarraitzen naiz.

2000ko urtarrilaren 20an egindako kontzertu batek 22 urtez barazkijalea izan naizela gogoratzeko aukera ematen dit, gaur beganoa. Ene erabaki onenetariko bat da eta bizitzeko modu horren zalea naiz.

Informatikaz interesatuta nago, teknologia orokorrean eta software librearen aldeko naiz, filosofiaz interesatuta nago, aktualitateak urduritzen nau eta ingurumenak keskatzen nau.

Euskaraz, gaztelaniaz edo ingelesez idatzi ahal didazu hemen aurkitu ahal duzun e-postaz.


Heziketa

  • Lizentzia Komunikazio Zientzietan. Euskal Herriko Unibertsitatea.
  • Profesionaltasun ziurtagiria. Produktu multimedia interaktiboak garatzea.
  • LFS101x.2: Introduction to Linux. Linux Foundation.